Gure Baskoniaren egoera

Gure Baskoniaren egoera

Lehengo ta behin, bai, euskaraz idatzi dut nire post berri hau. Eta bai, ondo irakurtzen baduzue ziur aski akats ugari aurkituko dituzu. Baina tira, hau ez da EGA azterketa bat, saskibaloi iritzi bat baizik… Eta bai, badakit oraindik ez dudala bukatu Baskoniaren barru jokoa aztertzen, baina falta den fitxaketa heldu arte ez naiz ausartzen… Hurrengo astean agian?

Gaur Baskoniaren egoera aztertu nahi dut… Zer gertatzen zaio gure Baskoniari? Taldearen sailkapena, Euroligan naiz ACB ligan, bere jokoaren ispilu erreala da ala ez? Benetan arduratu behar gara taldearen egoerarekin? Aztertu dezagun ba:

Sailkapena:

Baskonia 6 neurketa jokatu ditu, eta haietatik, 5 galdu. Bostak Gasteizetik kanpo. Bartzelona, Fuenlabrada, Kanaria haundia, Oly eta Maccabi irabazi dute jadanik… Egia esateko, iaz bost ekipo hauek Baskonia ere menperatu zuten. Baina ez bostak lerroan… Nire ustez, ACB ligan, porrotak ez dira hain inportanteak. Denbora asko dauka Baskoniak gauzak bere lekura eramateko. Euroligan berriz, bi porrotak garrantzi gehiago dauzkate. Bai, badakit Grezian (Kretan) eta Tel A Viv-en jaso dituztela porrotak, eta zelai haietan galtzea arrunta dela, baina bi porrot dira, eta Euroligan ondo hastea benetan garrantzitsua da.

portadaJokoa:

Baskonia ez dabil ondo jokatzen. Bi jokalarien sorbaldan (Granger eta Toko) utzi du Prigionik jokoaren pisu nagusia, eta haiek ondo jokatzen ari dira baina ez berriz taldea. Jokaldi gehienetan, Granger heltzen da eta pikandrola jolasten du edo Tokori ematen dio baloia. Bertikaltasun hori, gehienetan, ona da, eta talde bat ez badu bertikal jokatzen gehienetan gaizki jolasten du, baina gauza gehiago egin behar dute pixka bat aberasteko jokoa. Gure hegalekoak ez daude. Timma eta Janning ez dute baloia ikuten, eta ikusten dutenean, jaurtiketa txar bat azkenengo segundotan botatzeko da. Baskoniak ez du baloia ondo mugitzen, eta barruko jokoa guztiz difuminatuta daukagu. Ilik mateak egiten ditu pikandrolan, eta batzutan hiruko bat edo bi jaurtitzen du… Horrez kanpo bakarrik Toko daukagu.

Atzo, bapatean, Vildoza eta Beabois agertu ziren, eta jokoa guztiz aldatu zuten biok. ¿Eta zer egin zuten? Baloia ondo mugitu, eta jokalari beroa aurkitu. ¿Erraza ezta? Ba ez… Gure hegalekoak berreskuratu behar ditugu bertikaltasun bitxi hori galdu gabe, jokoari dimentsio berri bat emateko… Nire ustez, Beabois eta Mcrae-rekin dimentsio hori lortuko dugu… Eta haiekin, Granger eta Toko erosoago jokatuko dute. Beraz denbora pixka bat behar dugu…

prigioni

Prigioni

Denon ahoan dago. ¿Balio ote al du Prigionik? Auskalo! Nik oraindik ez daukat erantzun bat. Oso neurketa gutxi zuzendu ditu eta lau, bai, lau jokalari garrantzitsuak falta dira. McRae, Garino, Beabois eta afamatu laua. Lau. Denok genekien esperientzia falta zuela, eta sei neurketa ikusi ta gero… egia da, ez dauka esperientziarik. Baina kontxo!! Hori bagenekien!!

Bere babes eskema ez da erraza. Aldaketa automatikoak egiteko, jokalariak oso ondo ezagutu behar dira haien artean, eta hori oraindik ez daukate. Lortuko dute? Defentsa hori beste talde asko eta asko oso ondo egin dute. Baina oso ondo gainera! Baina inork ez da gogoratzen nola hasi ziren talde haiek…

Hurrengo astea oso garrantzitsua da, bereziki Euroligan. Bi hil edo biziko neurketak dauzkagu, etxean Balentziaren kontra (eta oso oso ondo jokatzen ari da Balentzia), eta bi egun barru, Bambergen etxean. Baskoniaren etorkizuna Euroliga honetan bi neurketa haiek zehaztuko dute, eta ziur aski, Prigioniren etorkizuna bi neurketa hauetan ateratzen dugun emaitzetara erantsita egongo da.

Hemendik, beti bezala eta gorritan gehiago… Aupa Baskonia!!!

The following two tabs change content below.

Joseba Sanchez

"Baskonia en vena"

Latest posts by Joseba Sanchez (see all)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *