Prigioniren dimisioa

Prigioniren dimisioa

Atzoko eguna denbora luze batean gogoratuko dugu. Ziur aski Balentziaren kontra jokatutako partidua ez du gehiegirik iraungo gure oroimenean, ez, ordea, gero prentsa gelan pasatu zena. Prigioni oso serio agertu zen eta denok susmatzen genuena esan zuen: “Banoa. Ezin dut gehiago.” Eta bere dimisioa jarri zuen mahai gainean. Jokalariek ezin zuten sinetsi, eta saiatu ziren Prigioniren iritzia aldatzen, baina ondo dakigun bezala, oso buru gogorra dauka, eta erabaki bat hartzen duenean, akabo.

Baina nola heldu gara leku honetara? Ondo egin al du Prigionik? Jarraitu baino lehen zera esan behar dut: Ez da bat ere erraza niretzat artikulu hau idaztea. Ez dut esango Prigioniren laguna naizenik, ez liteke egia izango, baina niretzat ez da bakarrik beste entrenatzaile bat. Prigioni da, Baskoniaren ikurra, eta, niretzat, erreferentzia oso garrantzitsu bat.

Baina analisi serio bat egin nahi dut, eta gauzak ondo aztertzen baditugu, esango nuke bere dimisioa justifikatuta dagoela. Baskoniaren txar guztiak Prigioniren erruak dira? EZ. Baina batzuk bai. Zeintzuk?

img_scurto_20170818-162232_imagenes_md_terceros_prigioni-kkZ-U43632963224PJF-980x554@MundoDeportivo-WebDefentsa.

Ez, ez dut hitz egingo aldaketa automatikoei buruz. Aspergarria da jadanik. Klixe bat egin dugu denon artean, nik lehengoa, baina batzuetan badirudi horrelako defentsa bat egingo bagina, porrota jasoko genukela. Beti. Eta hori ez da egia. Pabloren defentsa ez da, berez,txarra. Baina gaizki egiten ari ziren jokalariak.Oraindik ez zeukaten ondo ikasita eta akats ugari ikusten ziren. Eta akats oien araberan, taldea oso galduta ikusten zen kantxan. Eta han zetorren benetako arazoa, laguntzak. Inork ez zuen laguntza on bat ematen taldean, eta han zegoen benetako gakoa, eta ez aldaketa automatikoetan. Jokalariek laguntzak ondo egingo balituzte, beste oilar batek joko luke kukurruku

Baina ala eta guztiz ere, egia da, defentsa horren arduraduna Pablo zen, eta bera zen erabakiak edo aldaketak egin beharko lukeena. Bere ideiekin hil zen, eta uste dut jokalariek oraindik ez zekitela nola interpretatu Pabloren sistema.

Burua

Ziur aski defentsaren ondorioz, taldearen konfiantza oso murriztuta zegoen. Shengelia berak, partiduaren bukaeran, ez zekien nola adierazi beraien buruari zer gertatzen ari zaien. “Bloqueo”, “tocados” eta familia horretako sinonimo asko erabili zituen deskribatzeko. Jokalari batzuk mamiak dira kantxan. Adibidez, Timma, Voightman, Poirer Huertas edo Janning, ez dira jokalariak, edo behintzat, ez dira izan behar ziren jokalariak. Bai, kantxan agertzen dira, baina ikusezinak dira. Blokeo hori apurtu behar zen lehen baino lehen, eta agian Prigionirekin, zaila izango zen.

Eraso jokoa

Erasoan ere taldea ez zegoen ondo. Jokalariek guda bere kabuz egiten zuten. Granger, Beabois eta Shengelia bakarrik jokatzen ari ziren. Ondo, baina bakarrik. Besteek, beste bederatzi jokalariek, lehengo lerroko ikusleak ziren. Bai, batzutan, Ilimanek mate edo triple bat botatzen zuen pick and roll edo pick and pop baten atzetik, eta bai, beste batzutan Timma, Janning edo Huertasek, hiruko bat edo bi botatzen zuten, baina normalean, hori gertatzen zen Toko edo Granger zerbait saiatuz gero, eta posizio zail batean. Gure eraso jokoa ondo zihoan Toko eta Granger (eta Beabois) asmatzen zutenean, baina horrela ezin zen jokatu.

Baina dena ez zen Prigioniren errua. Jokalarien ardura, egoera honetan, oso handia da, eta beraien jarrera azkeneko neurketetan (bi edo hiru salbuespenekin) tamalgarria izan da. Nabaritzen da jokalariek Prigionirekin zuten harremana benetan ona zela, baina ez nago ziur harreman hori, talde profesional batean, ona den ala ez. Jokalarien ardura pertsonala, izan daiteke gako nagusiena edozein saskibaloi talde batean. Eta hori faltan bota dugu gure Baskonian.

Bukatzeko, Prigioniri eskerrak eman nahi dizkiot. Bere zintzotasuna eta Baskoniari dion amorea berriz ere adierazi du. Bagenekien hasiberria zela, eta pixka bat pazientzia beharko genukeela berarekin, baina horrela da kirola,eta bereziki, horrela da Baskonia. Talde honetan irabazi behar da. Edo behintzat, borrokatu behar da. Eta taldea ez badu ondo jokatzen, eta, tamalgarriena, ez badu borrokatzen, entrenatzaileari begiratuko diogu. Eta hasiberri batekin, oso erraza da errudun bat aurkitzea. Ez bakarrik entrenatzaileak, hemen, Espainian inork ez du dimisioa eskatzen. INORK EZ. Eta begira nola daukagun gure panorama … Ba berak bai, ardura hartu du, eta agur esan digu.

Mila esker Pablo, eta bihotz bihotzez, sorte asko zure hurrengo proiektuetan. Bizitza oso luzea da, eta Baskoniak beste oportunitate bat eskainiko dizu etorkizunean. Ziur nago.

Ikusi arte

The following two tabs change content below.

Joseba Sanchez

"Baskonia en vena"

Latest posts by Joseba Sanchez (see all)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *