Pedro Martínez, gustatzen zatzaizkit!

Pedro Martínez, gustatzen zatzaizkit!

Gaur ikusi dugun arabera, Pedro Martinezek Baskoniaren itxura guztiz aldatu du jada. Ondo al dago taldeak? Ez, ez dago ondo, baina gogoratu dezagun nola zegoen pasa den astean. Pasa den ostiralan, Baskoniak Alemanian jokatu zuen gogoratzen dudan partidurik txarrenetariko bat. Talde bezala, Baskoniak ez zen existitzen. Hamabi jokalari batu ziren Alemanian saskibaloi partidu bat jokatzeko, baina han ez zegoen talde bat, banda bat baizik. Gaur beste gauza bat ikusi dugu. Akatsak? Bai noski, gehiegi gainera, baina gaur ez zeuden hamabi jokalari, talde bat baizik.

Pedrok lortu duena ez da erraz lortzen. Oso denbora gutxi izan du lan egiteko, baina lanari gogor ekin dio, eta lehengo emaitza gaur lortu dugu. Oso garrantzitsua gainera.

Lehengo zatia

Lehengo zatian Baskonia on bat ikusi dugu. Hirukoetan asmatu dute, eta horrela konfiantza gehiagorekin jokatzen da dudarik gabe, baina baloia ondo mugitu dute, eta atzean, defentsa on bat ikusi dugu. Banan-banako defentsan, jokalariak ez dute defendatzailea aldatu. Bakoitzak berarekin jarraitu du, naiz eta blokeo on bat jan. Pibotak bai lagundu du, flash bat deitzen dena egiten, hau da, pixka bat laguntzen, baina berehala bere lekura bueltatzen. Gaur nahiko ondo egin dute jokalariak. Ez ditut akats nabarmengarririk ikusi, behintzat han. Baina akatsak beste leku batzuetan gertatu dira. Gehienetan, bigarren laguntzan eta baloia ez duen jokalarien defentsan…

Erasoan, baloia ondo mugitu dute, eta kontraeraso eta trantsizio batzuk egin dituzte. Orohar nahiko joko ona eskaini dute esan beharko genuke. Baina baloi inozo gehiegi galduz gero, errenta txikiarekin heldu gara atsedenaldira. Ziur aski gehiago merezi genuen, baina horrelakoa da saskibaloia, ez badituzu zure aukerak ondo aprobetxatzen gero garesti ordaintzen duzu.

DNqS3lKW0AAcijk

Argazki iturria: Baskonia

Bigarren zatia

Bigarren zatia ezberdina izan omen da. Hirugarren laurdenean, taldea gelditu da, ez zuen saskia ondo aurkitzen, eta atzean akatsak ziren nabari. Talde jokoa, momentuz, pikutara joan da, eta beste egunetako mamuak agertu dira berriro Buesatik. Beharbada Jayson Grangerrek beharrezkoa da irabazteko. Dudarik gabe. Baina bere jokoa pixka bat aldatu behar du. Marcelinhorekin, taldea hobeto jokatu du multzo bezala. Baina Marcelinhorekin ziur aski ez genuke irabaziko. Eta duda horrekin bizi gara denok, baita Pedro Martinezek ere.

Momentu batetan, epaileek hasi dira Baskoniaren kontran falta gehiegi adierazten, eta Panathinaikosek oso erraz egiten zituen puntuak jaurtiketa libreko marratik. Baskoniak berriz, indibidual jokatzen, ez zuen saskia ikusten. Momentu horretan partidua zihoala pentsatu dugu askok, baina ez dakit nola heldu gara bizirik azkenengo laurdenera.

Eta azkenengo laurdenean, Baskoniak bere handiuste ageri du, eta nortasuna jarri du mahai gainean. Bihotza buruari irabazi dio, eta taldeak barruan daukan guztia atera du partidua azken minutura eramateko. Taldeak nekatuta zegoen, baina ez zirudien, eta Panathinaikosek, ez zuen saskia hain erraz ikusten. Eta azkenengo momentuan, Tokoren tapoi bat, eta Beaboisen jenialtasun batek (bai, jada bigarren aldiz aurten), miraria obratu du Buesa arenan.

DNqOyhOX4AIfIBh

Argazki iturria: El Correo

Gaurko partidua oso oso garrantzitsua izan da. Taldeak behar zuen honelako garaipen bat konfiantza hartzeko. Konfiantzarekin, akats inozo hauek desagertzen joango dira poliki-poliki, eta taldeak daukan potentziala erakutsiko du laster.

Eta bai, hazi naizen bezala bukatuko dut. Pedro, gustatzen zatzaizkit! Lan bikaina, mister!

The following two tabs change content below.

Joseba Sanchez

"Baskonia en vena"

Latest posts by Joseba Sanchez (see all)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *