Puzlea osatzen

Puzlea osatzen

Gaur egungo Baskoniari zerbait falta zaio. Ez dakit ondo zer den, edo hobeto esanda, ez dakit ondo non kokatuko nuke McRaek utzi duen zulo itzelaren ordezkoa. Azkeneko lau partidak berrikustean erraz ikusi ditzakegu Baskoniak dituen arazo larriak. Ala eta guztiz ere, arazoak arazo, Baskoniak Euroligan ematen ari den maila oso ona dela deritzot. CSKA edo Fenerbahceren aurka ondo borrokatu genuen, Olympiakosi jipoi ederra sartu genion eta atzo, Real Madrilen aurka, bi puntura geratu ginen. Kontuan izan Euroliga barruan dauden lau talderik onenak aipatu ditudala.

mcrae

Baina zer behar du Baskoniak? McRae joan da, eta ziur naiz bere ordez beste jokalari bat ekarriko duela Baskoniak, baina nola osatuko du puzle hura? Puzlea osatzeko fitxa asko ikusten ditut: Marcelinho, Vildoza, Garino, Jones eta Malmanis hain zuzen ere. Aztertu ditzagun, bada

Lehenengo fitxak Jones eta Malmanis dira. Jones Baskoniarekin duen lotura bi aste barru bukatzen da. Eta bi aste barru Malmanis prest egongo da berriro jokatzeko. Baskoniak hartu behar duen lehenengo erabakia hori izango da: Jonesekin jarraitu edo ez? Malmanisen itzala hantxe dago eta. Eta erabaki horren ondorioa puzlearekin bukatuko du edo ateak irekiko dizkio espekulazioari.

Bigarrengo fitxak antolatzaileak dira: Marcelinho nahiko gaizki jokatzen ari da azkenaldi honetan, eta ez dirudi konponketa errazik duenik, Vildoza oso gaztea da eta taldetik kanpo dago ACB ligan, eta hori ez dio usten jarraitutasunarekin jokatzen, eta bukatzeko, Granger nahiz fisikoki nahiz mentalki nekatuta dago. Azken finean, taldeak antolatzaile sendo bat faltan botatzen du, eta momentu honetan ezin dut ziurtatu taldearen barruan dagoenik.

Marce

Azkeneko fitxak hegalekoak dira. Non arraio dago Timma? Denboraldia hasi zenean Timma ez zegoen, baina aitzakia asko aurkitu genituen eta denok uste genuen azkenean agertuko zela. Eta agertu zen, ez gehiegi, baina agertu zen. Baina azkenengo lau partida hauetan Timma ez da agertu berriro, eta taldeak beste konponbide batzuk aurkitu behar izan ditu: Grangerekin hegaleko jokatzen, bi hegaleko txikiekin batera jokatzen, edo Garinori minutu gehiegi ematen. Baina taldeak puntuak behar dituenean, Garino ez da jokalaririk aproposena. Ziur aski Timma agertuko da berriro, oso jokalari ona da eta, baina bitartean taldeak bere puntuak faltan botatzen ditu. Garinok, aipatu dudan moduan, borrokalari soil bat da, eta Timma ondo balego osagarri on bat izango luke, baina gaur egungo Timmarekin taldeak puntu gehiago behar ditu, eta berak ezin dizkio eman.

Osagarri hauekin guztiekin puzlea osatu behar du Baskoniak. Nik nahiko argi daukat zein izango zen nire aukera, baina ulertzen dut ez dela erraza, eta bakoitzak bere iritzia izango duela. Nik Baskonia izango banintz, Jones kenduko nuke eta hegaleko amerikar bat ekarriko nuke. Taldea osatuko nuke Malmanis edo beste jokalari komunitario batekin, eta Vildoza ACB ligan sartuko nuke Garino edo Marcelinhoren ordez.

Eta zuek zer aukeratuko zenukete?

The following two tabs change content below.

Joseba Sanchez

"Baskonia en vena"

Latest posts by Joseba Sanchez (see all)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *