Gitarrajole eta abeslerik gabeko Rock taldea

Gitarrajole eta abeslerik gabeko Rock taldea

Baskonia Rock taldea oholtzan agertzen den bakoitzean, doinuek primeran ematen dute. Zuzendaria bere lana primeran erdiesten ari da, musikari guztiak motibatuak eta tresna afinatuekin baitauzka; musikariak, salbuespenak salbuespen maila ona ematen ari dira eta buru-belarri lanean dabiltza. Rock talde ona, bikaina batzuetan, baina bi pieza faltan sumatzen ditut rock taldean; abeslaria eta gitarrajolea.

 

Guns and Roses talde mitikoak soinu ederra ematen zuten. Talde arrkastatsuenetakoa zen, eta musikari ugari zituen, baina denek gogoratuko dute Slash eta Axl Rose. Gauza bera gertatzen zitzaion Rolling Stonesi Mick Jagger eta Keith Richardsekin, edo U2ri Bono eta “The edge”-rekin. Kontzertuak behar duenenan, gitarrajoleak solo bat jotzen  du eta denak zur eta lur uzten ditu, edo kontzertua maldan behera dirudienenan, abeslariak balada itzel bat abesten du eta zirrara eragiten du publikoan.

toko-bateria

Baskonia Rock taldeak, aurten, ez ditu ez abeslari ezta gitarrajolerik ere. Tokok baterian primeran moldatzen da (Euroligako iragarkian ikusi genuen legez) eta baxujoleak, saxofonistak, tronpetariak edo piano-jotzaileak beraien lana ondo egiten dute. Oro har, taldea oso ona da, baina kontzertuak behar duenenan, edo maldan behera dirudienenan… Nork eragingo du zirrara?

 

Aurreko astean, “dobles figuras” solasaldian, Pepe Lasok gogoeta interesgarri bat egin zuen. Hasieran ez nekien berarekin bat nentorren ala ez, baina ondo pentsatu eta gero, uste dut arrazoia zeukala. Behintzat gaur. Peperen ustetan, Baskoniak, hiru antolatzaile izan arren, antolatzaile bat behar du. Abeslaria. Antolatzaile bakoitzak bere dohainak ditu, besteengan ezberdinak direnak, eta hirurak bateragarriak dira. Baina ez daukagu antolatzaile erreferente bat, azkeneko bost minutuetan kantxan egon behar dena nahi eta nahi ez. Egun, azkeneko bost minutuetan, edozein antolatzaile jar dezakegu, berdin dio, zeren hirurak onak dira, baina haietako ezeinek ez du balada zirraragarririk abestuko. Taldeak ez du bere erreferentziarik behar, beraz, egun batzuetan Granger izango da, beste batzuetan Luka edo Marcelinho. Egun, berdin dio. Eta hori, rock talde on batentzat, ez da ona. Elmer Benneten bat, Prigioniren bat, Larkinen bat… Udan, taldearen kudeatzaileak Larkin baten bila egon ziren (Larkinen bila, hain zuzen ere), baina azkenean, zuekaten hiru antolatzaileekin geratu ziren. Agian ezin izan zuten ezein bota, agian ez zuten inor aurkitu, edo agian Pedro hirurekin pozik zegoen, batek daki!

-video--la-bande-annonce-super-sympa-de-la-saison-2018-19-de-l-euroleague

Bestalde, gitarrajolea faltan sumatzen dut. Aipatutako iragarki horretan, Beabois gitarra jotzen agertzen da, eta bai, zirrara eragiten du. Horrelako jokalariak bereziak dira. Batzuetan hanka-puntetan igarotzen dute partida oro bat, beste batzuetan pentsa genezake beste jokalari langile batekin alderatuta, askoz eraginkorragoa dela Janning bezalako jokalari batek Beabois bezalako batek baino. Baina kontzertuak behar duenean, edo maldan behera dirudienenan, norbaitek gitarra atera eta solo ziragarri bat jo behar du. Aurtengo gitarrajolea Hilliard izan beharko litzateke, eta batek daki, agian azkenean gitarra ondo joko du, baina orain arte talde-jokalari on bat baino ez da. Egia da partida gutxi daramala Gasteizen, eta egia da bi lesio jasan dituela, ez larriak, baina bi. Argi daukat jokalari on bat dela, eta taldean nahi dudala, baina galdera izan zitekeen… beste gitarrajole ezberdin bat behar dugu?

larkin

Janningek, udan, pasaporte faltsuen gameluari esker, beste hutsune bat zabaldu zigun taldean. Hutsune hori, edozein tokiko jokalari batekin bete dezakegu, nahiz amerikarra zein europarra. Beteko ote du Baskoniak? Abeslari bat izango da? Gitarrajole bat akaso? Abeslari-gitarrajolerik izan daiteke? Bateria-jotzailearen ordezko bat (arazo hori, beste egun baterako)? Hutsune hori hutsune izaten jarraituko ote da lesio bat agertu arte?

 

Bitartean, daudenekin topera! Aupa Baskonia!

The following two tabs change content below.

Joseba Sanchez

"Baskonia en vena"

Latest posts by Joseba Sanchez (see all)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *