“Fiba” leihoak.

“Fiba” leihoak.

Hamar egun barru, Espainiak bere lehenengo partida jokatuko du Burgosen, “Fiba leiho” deitu duten jardunaldiaren barruan. Esloveniaren kontra, hain zuzen ere. Baina, ze jokalariekin jokatuko du partida hori? Nor joango ote da partida horretara? Auskalo! Aztertu dezagun bada:

Fibak, inori galdetu gabe (ez klubei ezta jokalariei behintzat), orain dela urte bat edo, erabaki zuen leiho hauek irekitzea. Erabaki zuenetik, saskibaloi mundu osoa aurkan jarri zen. Jokalariek partida asko jokatzen dituzte urtean zehar, eta kluben inbertsioa itzela da jokalari hauek ondo zaintzeko eta modu egokienean mantentzeko. Hori dela eta, klubek ez dute nahi bere jokariek bolo hauek jokatzeko uztea inondik inora. Gainera, NBAk oso argi utzi du lehengo momentutik: bere jokalariek ez dira leiho hauetara joango. Guzti hau ikusita, Euroligak bere egutegia prestatzerakoan, leiho hauek ez zituen kontutan hartu, eta gerra bat ireki zen Fiba eta Euroliga artean. Baina gerra honetan, oraindik ez dakit zergatik, NBA kanpoan geratu zen. Bitxia, ezta? Eta jokalariek, gerra honen erdian, irtenbide bat eskatuz.

Zergatik ireki du leiho hau Fibak? Bada, noski, diru kontu bat. Fibak babesle oso garrantzitsuak dauzka, baina beraien marka bakarrik udan ikusten du jendeak. Selekzioak abuztuan jokatzen du, baina beste hamaika hilabetetan ez du berriro jokatzen. Egoera hau, babesleei oso kalte gogorra eragiten die. Hau konpontzeko, Fibak iaz konpetizio berri bat asmatu zuen urte osoan bere babesleei zerbait eskaintzeko, “Fiba champions league”. Eta aurten bezala hasi zen konpetizio honek, hau da, klubak eta federazioak mehatxatzen. Baina Euroligako klubak gogor eragin zioten Fibaren mehatxuei, eta Euroliga aurrera beti bezala jarraitu zuen. Fibak, gerra galdu ondoren, bere babesleei oso produktu kaxkarra eskaini zion, bigarren mailako taldez beteta eta telebistan ikusleri eskas batekin. Azkenean, Tenerifek irabazi zuen txapelketa, eta errespetu handiarekin, horrelako talde bat irabazi eta gero, konpetizio hau porrot bat izan zela argi eta garbi esan dezakegu.

Hori ikusita, eta bere babesleei produktu hobeago bat eskaintzeko asmorekin, leihoen kontua asmatu zuten Fibako agintariek. Zertan asmatzen dugu beti? Nazional selekzioekin, ezta? Bada, tira! Jokatu dezagun selekzio hauekin urtean zehar. Baina uste dut beste porrot bat jasoko dutela berriro.

o-SCARIOLO-facebook-680x399

NBAko jokalariak ez dira etorriko. Ez daude ezta deituta ere. NBArekin gatazka bat izatea ez da Fibaren asmoa. Ondo dakite gerra horretan sartuz gero, ez dutela ezertxo ere aterako eta beste alde batera begiratu dute. Baina Euroliga beste gauza bat da, hauekin bai, hauekin borrokatzea atsegin dute, eta bere arma guztiak atera dute kalera. Kazetari bat hartu dute bozeramaile bezala, Jose Huget, “Mundo Deportivo” egunkarian idazten duena hain zuzen ere, eta han irakurri dezakegu Fibaren mehatxa guztiak. Azkena eta larriena, Real Madrilek ez badu Randolph eta Doncik leihoetara joaten uzten, Espainiari bere partida galduta moduan emango dio Fibak! (ez dut uste, baina tira…)

Baina ez da bakarra izan. Azken egun hauetan entzun dugu nola Jorge Garbajosak, FEBeko agintariak, “emergentzia nazional” baten aurrean gaudela aintzakotzat hart du. Javier Tebasek (nor arraio da gixajo hau saskibaloi munduan?) saskibaloia desagertzeko zorian dagoela esan zuen, eta gaur, azkena eta itxusiena irakurri dugu: CSDak, 155 artikulua erabiltzea pentsatzen ari du, eta irailaren 24ko Euroliga partidak ezeztatatu nahi ditu. Piolin burura etorri zait, ez dakit zergaitik.

Baina hau ez da inportanteena. Aztertu dezagun ze jokalariekin jokatuko dute selekzioak partida hauek. Oraindik ez dago argi, baina gauza batzuk jada badakigu: NBAko jokalariak ez dira joango leiho hauek jokatzera, baina horrez gain, Euroligako jokalari gehienak ere ez. Batzuk, Timmak bezala, argi esan dute, beste batzuk berriz, gehienak, ez dute oraindik konfirmatu, baina bere hitzetik ez direla joango ulertu dezakegu. Agian jokalariren bat joan daiteke, adibidez Kruno Simonek joan nahi duela adierazi du, baina gehienak ez dira joango. Orduan nortzuk joango dira? Bada, Espainian adibidez, jokalari on batzuk joango dira… Pablo Aguilar, Victor Arteaga, Beiran, Oriol Pauli, Fran Vazquez edo Javi Vega. Jokalari onak, zalantzarik gabe, baina bigarren mailakoak. Eta txarrena, beraiek saiatuko dira Espainia klasifikatzen… baina gero ez dira mundialara joango! Zeren han bai, han zein NBAko jokalariak zein Euroligakoak agertuko dira berriro zalantzarik gabe.

Eta nola egingo du Scariolok jokalari hauek ondo motibatzeko? Bigarrengo mailakoak direla esaten egon da urte osoan, eta badakite han daudela besteek ez daudelako. Eta lesioren bat jasaten badute, zer? ABPak (jokalarien elkarteak) jada aipatu du leihoen kontra dagoela, baina azkenean, zer egin dezakete?

Benetan espero dut Fiba leihoen porrota. Hau jasanezina da, benetan. Saskibaloia itzela da, baina gatazka hauekin ez diogu mesederik egiten.

 

 

 

 

 

 

The following two tabs change content below.

Joseba Sanchez

"Baskonia en vena"

Latest posts by Joseba Sanchez (see all)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *