Unfollow-Follow

Unfollow-Follow

Jordan McRae daukagu gaur berri guztietan. Dirudienez, Baskonia taldearen twitter kontua jarraitzeari utzi egin zion Jordanek, baina bost minutu pasa eta gero, berriz ere jarraitzeari ekin zion. Hori gutxi balitz ere, gaur goizean tweet bat ezarri du egiaren askatasuna aldarrikatzen. Baina gero ezabatu du.

Mcrae egia

 

Eta bi tontakeri hauekin badaukagu beita sare sozialetan aritzen garen guztiok. Hasi gaitezke idazten eta mintzatzen, taldetik botatzen, ebakuntza egiten edo harrikatze bat prestatzen Jordan McRaerentzat. Hauxe da gaur egun daukagun mundua. Bi huskeria ikusten ditugu eta pelikula osoa badakigu jada. Inolako zalantzarik gabe gainera!

Ez dakit nola bukatuko duen McRaek Baskonian, edo nola dagoen bene-benetan bere sorbalda, baina bi gauza argi daukat: Lehenengoa, Gasteizen sorbalden espezialista onetariko bat daukagula, Mikel Sanchez hain zuzen ere, eta bere hitza da errespetatu egin behar duguna, eta ez gure ateraldi traketsak. Bigarrena, ez dakigula nola dagoen jokalariaren kontratua, ezta bere erlazio klubarekin ere. Baina zer gertatuko den azkenean jokalariarekin, bakarrik denborak esango digu. Sendatu, ebakuntza egin edo alde egin. Auskalo!

Hala ere, nire gaurko hausnarketa pixka bat sakonagoa egin nahiko nuke. Gaur egun, follow-unfollow batek daukan eraginari buruz, hain zuzen ere. Nahita egin al du? Ez? Zer nolako konklusio atera dezakegu keinu horretatik? Benetan konklusioren bat atera behar dugu? Bada, agian bai, baina pentsa dezagun. Agian, ez!

Azkenaldi honetan, adibide ugari ikusi egin ditugu. Agian famatuena Piqueren “Se queda” izan daiteke. Bi hitz, ez gehiago, eta berak argitu zuen arabera, txantxetan. Bada, hilabete oso bat egon ziren irratiek horri buruz hitz egiten eta milaka egunkari idatzi zuten bi hitz ohiek aztertzen. Eta mezu pertsonal sinple bat izan zen bakarrik.

Alde batetik zaleak daude. Zaleek sare sozialetan egiten duzun guztia ikusten dute, eta ez dute barkatzen. Txorakeri bat eginez gero, naiz eta segundo bakar bat iraun, ikusiko dute eta errepikatuko dute beste zale guztiek ikusi arte. Agian normala da. Egunero iritziren bat bota behar dugu, ezta? Eta bestaldetik, komunikabideak daude. Haiek ere sare sozialetan agertzen denari arreta jartzen diote, eta keinu sinple batekin berri sakon eta garrantzitsu bat egiten dute maiz.

Azkenean, arazoa ez du pertsonaiak sortzen, ez zaleek, ezta komunikabideek ere. Baina denok batera, bai. Txorakeri bat egiten dugu, follow-unfollow bat adibidez, eta hurrengo bi astetan badaukagu jada zertan hitz egiteko sare sozialetan, zertan mintzatzeko irratietan eta zertan idazteko egunkarietan.

The following two tabs change content below.

Joseba Sanchez

"Baskonia en vena"

Latest posts by Joseba Sanchez (see all)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *